Pertsona bakar batek egiten duen lan batean ez bezala, lantaldean pertsona bakoitzak
egin behar dituen lanak zein izango diren eta lan horiek beste pertsonekin nola
koordinatu behar den erabaki behar da. Talde-lanak baditu abantailak eta
eragozpenak: hartzen diren erabakiak egokiagoak izaten dira, pertsona anitzen
irizpideak hartzen direlako kontuan; erabakiak hartzeko prozesua motelagoa eta
konplexuagoa izaten da, ordea. Taldea osatzen duten pertsonen ekimena bultzatu
eta beraien arteko harremanak helburu komunaren alde kudeatzeaz arduratzen den
arloari talde-dinamika deritzo.
Baina
benetan dakigu zer den eta zer ez den taldean lan egitea edo talde baten
partaidea izatea?
Taldean
gauden batzuetan gure ideologiak aldatzen ditugu besteen parekoak izateko.
Horrek ez digu bereziak egiten baizik eta gure nortasunaren berezitasunak ezabatzen
ditu. Hori gertatzen denean ez dugu taldean lan egiten baizik eta taldean lan
egitera behartuak gaudenaren seinale argia da.
Bi
argazki hauek talde lanean adostutako definizio batzuk dira. Kolorez jarri
ditugu idei eta uste aniztasun handia dagoelako eta aniztasunaren seinalea da
gure esku dauden kolore mota desberdinak. Hauen bazterketak egiten ez baditugu,
zergatik baztertu gure taldekide batek bihotzez esan duen iritzia?
No hay comentarios:
Publicar un comentario