Gaurkoan, eremu digitalaren
barruan kokatuta dagoen cibergbullyng kasua aztertuko dugu. Ciberbullynga ,
interneten bidez jazarpen psikologikoa sareko beste erabiltzaile bati egitea
da. Arazo honen kausa-arazleak , pertsona helduak, gazteak eta helduak gazteei
(grooming) izaten dira.
Honelako arazo baten
aurrean gaudela jakiteko sintomak, hauek izan daitezke: mezuak momentu oro
jasotzea eta hauetan biktima mehatxatuz edo irainduz, pasahitzen lapurketak,
argazki pertsonalak zabaltzean aparatu ezberdmehatxinen bitartez edota sarearen
bitartez, galdera iraingarrien bitartez egitea.
Ondorioak lazgarriak
izaten dira biktimarengan, aipatzekoak dira bereziki, honako hauek: estresa,
haserrea, tristura, antsietatea, autoestimua galtzea, familian arazoak
areagotzea, depresioa, bakardadea, umilazioa sentitzea eta nekea. Azterketa honetan, arazo honetarako
prebentzioak eta kasu honen aurrean biktimek zer nolako jarrera izan behar
duten azaldu dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario