Txanela proiektua

Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Haur Hezkuntzan Urtxintxa proiektuarekin hasitako ibilbidearen jarraipen modura aurkezten den proiektu honek, bi etapen arteko zubi lana batetik eta Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzearena bestetik ditu helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, Txanela proiektuak alegia, Haur Hezkuntzako Urntxintxa proiektuak biltzen dituen hainbat ezaugarri gordeaz, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean.

Txanela proiektuak besteak beste, honoko ezaugarriak lituzke:

Ezaugarri nagusiak:

Haurra bere osotasunean hartzen duen proiektua:
Konpetentzien garapenean oinarritua
Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen duena eta ikasle aktiboaren bila dabilena
Haurraren etengabeko motibazioa bultzatzen duena
Aniztasuna errespetatzen duena
Balioen eta jarreren hezkuntzarekin konprometitua

Euskal Herri osorako egina:

Herrialde guztietako erreferentziak jasotzen dituena
Jatorriz euskaldun nahiz erdaldun diren haurrak euskaraz eta curriculum bateratuan hezteko proposamena
Curriculumaren euskal dimentsioari garrantzia ematen diana
Euskalduntasunetik abiatuz, kultura unibertsalerako bidea egiten dueña

Diseinu bateratu eta eraginkorra:

Derrigorrezko Hezkuntzarako curriculum deskribapen bateratua
Hezkuntza asmoak argi eta zuzen azaltzen dituena
Irakasleen berrikuntzaren eta trebakuntzaren bultzatzailea
Edukiak lantzeko era askotako euskarriak integratzen dítuen proiektua

Zehar lerroak:

Sexu-berdintasunerako hezkuntza eta hezkidetza
Giza eskubideak, harremanak eta Bake Hezkuntza
Osasun Hezkuntza
Kontsumorako Hezkuntza
Gizarte-komunikabide Hezkuntza
Bide-Hezkuntza

Irizpide metodologikoak:

Globalizazioa
Ikuspegi eraikitzailea
Ikaslearen kudeaketarako taldekatzeari eta elkarrekintzari buruzko deskribapenekin

Denboraren, espazioaren eta baliabideen ustiaketarako orientabideekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario