jueves, 22 de octubre de 2015

Ongi etorriak:

    Leioako unibertsitateko Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak gara eta blog honen bitartez zuoi, gurasoei, hezkuntzan dauden metodologia desberdinen munduan sarrera eman nahi dizuegu. Hau da, BLIRINEATU METODOLOGIETAN gaur egun, gure inguruan dauden ikastetxeetan indarrean dauden zazpi metodologiei buruzko informazioa eskainiko dizuegu.

       Blogaren gaiaren sorrera gure lehenengo praktikak, unibertsitate praktikak, egin ondoren suertatu zen. Alde batetik, konturatu ginen hainbat gurasoak beraien umeak zein eskolara eramango duten erabakia ikastetxe edo ikastolaren hurbiltasunaren araberakoa zela. Eta, gure aburuz, egokiena aukera metodologiaren araberakoa izatea izango litzatekeela uste dugu. Eta beste alde batetik, interneten informazioa bilatu ondoren, artikulu hau aurkitu genuen eta esanguratsua iruditu zitzaigun. Horra hor artikuluaren esteka:


      Espero dugu zuen gustukoa izatea eta zuen hausnarketarako beharrezkoa den informazio nahiko, logikoa, ulergarria eta erabilgarria hemen aurkitzea. Horretarako informazioaren argitaratzea astero egingo da gutxi gorabehera.

    Adeitasunez agurtzen zaituztegu.


                                              Hurrengo sarreran elkar ikusi arte! 


No hay comentarios:

Publicar un comentario