Ikasketa kooperatiboa gaur
egungo metodologiarik garrantzitsuenetako bat da.
Ikasketa
kooperatiboan ikasle talde txiki eta heterogeneoak egiten dira berdintasunezko
parte hartzea ziurtatuz. Horrela berorien arteko aldibereko elkarreragina
indartzea eta norberaren ahalmenak neurri gorenera eraman daiteke. Hau da, ez
da soilik edukiak ikasteko metodo edo baliabide bat, ikasi beharreko curriculumeko
eduki bat baino gehiago da.
Metodologia hau
hainbat abantailak ekartzen ditu. Izan ere, Ez da inor atzean geratzen ikasleek
bata bestea laguntzen baitute eta ez baita aurrera egiten taldekide guztiek
jarduera bete eta ulertu arte. Gainera, solidaritatea eta talde lana sustatzen
da.
Hala ere, ikas
kooperatiboa ondo azaltzeko eta zuek beste era batera ikasi edo informazio
lortu daitekeela kontura zaitezen hona hemen blogeko partaideak zuentzako
egindako bideoa:
Eta, nor izan
metodologia berritzaile honen sortzailea? John Dewey.
John Dewey (Vermont, 1859ko urriaren 20a – New York,
1952ko ekainaren 1a) estatubatuar pedagogo eta filosofo pragmatiko bat izan
zen. Johm Dewy-k lan eskerga egin zuen hezkuntzaren esparruan. Hezkuntza
beharrezko elementutzat hartu zuen, gizartearen eguneroko gertaerei aurre
egiteko. Beraz, ,hezkuntza behar soziala da, norbanakoaren ezaugarrien
araberakoa izan behar dena: sexua, adina, etab. Honela, bi hezkuntza mota
berezitu zituen: formala alde batetik, eskolan burututakoa izango dena, eta
bestetik, ez formala, gizartean ematen dena.
Deweyen iritziz,
eskolak haurraren garapenaren alde jokatu behar du, garapen hori besteekiko
elkartasunezko jokabidean izan behar dela nabarmenduz, hots; soziala, momentu
oroko interakzioan. Deweyek irakasleen jarduera lankidetzan eta etengabeko
komunikazioan oinarritu zuen, haurraren hezkuntza prozesua une oro behatuz eta
zuzenduz.
Hau posible izateko,
eskolak zenbait puntu bete beharko lituzkeela esan zuen:
Ø Umea
hezkuntzaren erdigunea izan beharko da.
Ø Umeak
egiten ikasi behar du, interakzioa eta jarraipena ezinbestekoa izanik.
Ø ·Eskolak
bizitzaren errealitatea erakustea funtsezkoa izango da. Hau honela izanda,
bertan, ezagutzak arazodun egoerak konpontzeko balio izango du.Oinarrizkoa da,
umeek egunerokotasunaren testu ingurura hurbiltzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario