sábado, 28 de noviembre de 2015

Irakasle batek irakasteko ezagutzen ez dituen 6 teknika

Hezkuntza, gure gizarteko beste edozein  arlo sozial modura,  izan duen eboluzioa izugarrizkoa izan da. Hezkuntza tradizionalen teknikak irakaslea esplikazio emaile modura zuen figuran oinarritzen ziren. Gaur egungo teknikak berriz, ikaslearen motibazioan oinarritzen dira.

Honen ondorioz hezkuntzarako bide berriak sortu izan dira. Teknika hauen gehiengoa berriak ez izan arren, gure esku ditugun baliabide teknologiko edo ez teknologiko berrien erabilera, ikuspuntu berri batetik ikusteko lenteak ekarri dizkigute.

1- Aula Invertida: Ikasleek ikasgaiaren gaia eman aurretiko lanean oinarritzen da. Izan ere, ikasleak gai eman aurretik gaia ikasita edo landuta ekarri beharko dute gelara. Horrela klasea sortu izan ahal diren galderak erantzuteko erabili daiteke.

2- El metodo del caso: Gertaera errealak hartzen dira eta taldean ebazpen bat aurkitu behar dute, analisian eta ikertutako datuetan oinarrituta. Nahiz eta teorian metodo ordenatu bat dirudi, benetan desordena eta kaosa sortzen da benetako kasu bat ikertzen delako eta hasierako atalean ikasle bakoitza bere hipotesiak plazaratzen dituelako. Bestetik, nahiz eta hasiera baten kaosa sortu, metodo egokia da umeekin lantzeko errealitatean problemak ebazteko prestatzen dituelako.

3- Autoaprendizaje: Kuriositatea da ikasketaren oinarrizko motibazioa. Motibazioa izanik, ez du sentsu handirik umeak testu luzeak gogoratzera edo memorizatzera behartu gero testu horren %100 bi minututan ahazteko. Hori dela eta, gakoa ikasleen elekzio askatasunean oinarritzen da. Hau da, ikasleek aukeratu beharko dute beraiei interesatze zaien arloan eta bertan aktiboki sakondu.

4- Juegos: Jolasen bitartez ikastea ez da gaur egungo metodo bat. Jolasen bitartez ikasleak konturatu gabe ikasten daude. Hori dela eta, edozein adinetako ikaslearentzat zuzendutako teknika izan daiteke, ikasleak motibazioaren eskutik ikertzen eta frogatzen ikasten duelako. Teknika honetan, irakasleak erabiliko diren proiektuen diseinua egin beharko du lortu nahi diren helburuak eta edukiak ondo planteatzeko.

5- Social Media: Aurreko teknikaren barietate bat da. Izan ere, IKT-en erabileraren bitartez erabili daitezkeen jolasen erabilpenean oinarritutako teknika berria da.


6- Lectura comentada: Teknika honetan irakasleak aukeratutako testuaren lanketan oinarritzen da. Hori dela eta, esan dezakegu teknika hau murriztuena dena dela irakasleak aukeratutako informazio zehatz batera murriztuta dagoelako. 


No hay comentarios:

Publicar un comentario