IKT-enganako lehenengo hurbilpena


EGUZKI-SISTEMA EZAGUTZEN
Nori zuzenduta dago: 4. mailako ikasleei zuzenduta.
Denbora: 60mins.
Lekua: Ikasgela.
Materiala: Ordenagailua, Stellarium programa, Tagxedo programa.
Dinamika:
Gizarte zientzietako klasean Eguzki Sistema landuko denez aproposa dela deritzogu  IKT-ak erabiltzea ez gailu teknologiko moduan baizik eta ikaskuntzarako baliabide gisa.

Aurreko saioetan teorikoki gaian trebatu dira, kontzeptuak barneratu dituzte eta gaiaren inguruko oinarria dute. Beraz, Stellarium programarekin teoria hori praktikara eramango dute, ariketa bisual baten bitartez. Estrategia dibertigarri eta interesgarri honen bitartez ikasleek gaia finkatuko dute.

Hasieran, Stellarium programa nola jaitsi behar duten azalduko die irakasleak proiektorearen bidez. Ikasleak banaka egongo dira lanean ordenagailuetan eta irakaslearen jarraibideak jarraituko dituzte.  
images.jpg
http://stellarium.softonic.com/descargar

Behin programa instalatuta, ireki eta “Herramienta de fecha y hora” erabiliz Eguzkia eta Ilargiaren mugimenduak behatuko dituzte munduko leku desberdinetan (esaterako haien herrian eta Australian).


Ondorioak ateratzeko garaian, emandako klaseetako teorian oinarrituko beharko dira praktika honetan txertatzeko. Ondorioak egiteko taula bat egingo dugu. Taula bakarka egin beharko dute Word-en. Horretarako irakaslea proiektoreaz baliatuko da, ikasleei  taula nola egin behar den ikus dezaten. Taula egitean, 5 pertsonako taldeetan banatuko dira eta taula bakar bat erabiliko dute.


Lekua
Ezaugarria
Ondorioak
Bilbo


Melbourne





Azkenik, guztien lanak batzearren Drive dokumentu batera igoko dituzte, nahi izanez gero etxean ikusteko aukera izateko. Hau irakasleak emandako helbide eta pasaditza erabiltzen egingo dute.




Irakasleen rola:

“Bi gelan” metodoa erabiliz irakasle bik egingo dute lan saio honetan, biak gidari izanda batek azalpenak emateaz arduratuko da eta bestea ikasleen lana gainbegiratuko du, beharrezkoa denean, bere laguntza eskainiz. Beste biak ikasleen rolak beteko dituzte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario