Ikas
komunitateak ikasketa dialogikoan oinarritutako proiektua da. Bertan, ikasketa,
biziketza, parte-hartzea eta etengabeko ikasketa landu egiten da teknika
berrien bitartez.
Ezaugarri orokorren artean,
kritikotasunaren eta elkarrizketarako gaitasunaren lanketa aurkitu daitezke.
Horretaz aparte, guztien parte-hartzea sustatzea du helburu eta berdintasunaren
eta solidaritatearen bilaketa. Horrela lankidetza bultzatu egiten baita.
Bigarren plano batean, Hezkuntza komunitate osoaren kolaborazioa,
prestakuntza eta motoibazioa lortu egiten da.
Ikas komunitateak jarduera berritzaile
asko planteatzen dituzte: Alde batetik, talde elkarreragileak, gurasoen eta
irakasleentzako prestakuntza eta veste alde batetik, komunitateen parte
hartzea.
Laburbilduz, desberdintasun sozialei
erantzuna, ikaslego guztiak ikasi eta arrakasta akademikoa lortu eta guztion
parte-hartzea bermatzea helburua duen korronte metodologiko bat da.
Azkenik, ikas komunitateei amaiera
emateko, bere sortzaileari, Paulo Freireri, buruzko lerro batzuk jarriko dizkizuegu
informazio gehigarri modura. Izan ere, Ikas komunitateak deritzon
eskola antolakuntza sisteman Paulo Freire da pedagogoen artean itzala handiena dueña.
Paulo
Reglus Neves Freire pedagogoa izan zen,
heziketa munduko teorian eragin handia izan zuena.
Freireren teoriaren ardatza, eraldaketa eta aldaketa sozialetan oinarritzen
da. Bere pedagogia
ez da egokitzapenerako izango, eraldakuntzarako baizik, bere pentsamenduak muga
ugari gaindituko dituelarik.
Pedagogo honek populuarekin lan handia egingo zuen eta batik bat, helduen
alfabetatzean buru-belarri sartuta ibili zen.
Freireren pentsamendua eta hezkuntza-ekintza heziketa askatasunaren praktika
dela onartzetik abiatzen zen. Gizakiok izaki garen neurrian, ikasten gaude eta
etengabeko ikaskuntza horrek egiten du gizakia bukatugabe. Bukagabetasun horrek
beti eraldatzeko zerbait badagoela adierazten du. Modu horretan, ikastea
eraikitzea, berreraikitzea, aldatzeko konstatatzea izango da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario