Hausnarketan sakontzen


Sarrerako lehen orrialdeko berrian, FAPA-k ateratako datu interesgarriak ageri dira. Oso  komenigarria izango litzateke hausnarketa bat bideratze aldera, datu hauek erabiltzea.

FAPA-k plazaratu duen inkestari dagokionez, guraso espainiarren %52ak bere seme alabak eskolaratzeko garaian zentroaren hurbiltasunagatik umea zein zentrora sartuko duten erabakitzen dute. Soilik %26 batek alboratzen du hurbiltasuna eta hezkuntza proiektuan fijatzen dira. Gure artean  komentatu izan dugun bezala, gure inguruan ere hori jazo izan dela ikusi dugu. Aldagai honen inportantziaren zergatiak aztertzeko,  hipotesiak formulatu ditugu eta bota ditugun hipotesiek ardatz finko bat daukatela konturatu gara, erosotasuna. Erosotasunaren barnean;  mugimendua, lo-ordu gehiago izatea, etxetik ikastetxerako ibilbidea laburra izatea, denbora askorik ez galtzeko etab sartzen dira.

Baita ere, beste aldagaiari buruz gogoeta eta hipotesiak jarri ditugu mahaigainean.Gure behaketa gaia: hezkuntza proiektuak albo batera uzteko kausak aztertzea izan da. Eta hainbat gurasorekin hitz egin ondoren, arrazoi nagusi batekin topatu gara, gehiengoak informazio hori ez duela oso eskuragarri izaten. Izan ere, zenbait Ikastetxeko web orrietan bertako metodologiaren inguruan ez da aipamen sakonik agertzen eta ezjakintasun horrek gidatuta, gurasoek beste zenbait aldagai batzuetara jotzen dute.

Honez gain, lan hau lantzeko eta sakontzeko helburuarekin, elkarrizketa txiki bat egintea pentsatu dugu. Bertan, bakoitzaren esperientziak ageri dira, bai eskolarizazioaren faktoreak zein lehenengo praktikaldietan bizi izandako esperientziak ageri dira.

 FAPA-k ateratako datuak egiaztatu edota kontrastatzeko, gure inguruan inkesta bat egitea adostu dugu. Horretarako zenbait aldagai erabili ditugu inkesta sinple bat egiteko, besteak beste; dirua, metodologia, ideologia, hurbiltasuna edota beste batzuen gomendioak gidatuta. Aldagai hauen emaitzak (inkesta egin ondoren ebaluatuko ditugu).



No hay comentarios:

Publicar un comentario