martes, 24 de noviembre de 2015

Zer adierazten du metodologia hitzak?

Metodologia diziplina bat arautu edo helburu zehatz baterako burutu beharreko prozesuko urrats eta jarduera sistematikoen multzoa, metodoa alegia, nola definitzen diren aztertzen duen arloa da. Adibidez, metodologia edo metodo zientifikoa aipatzen da, zientzia egiteko ikerketan bete beharreko printzipio eta arauak adierazteko. 



Metodoaren arazoa Francis Baconek adierazi zuen indukzioaren alde agertu zenean; Descartesek, berriz, zalantza metodikoa eta frogaren irizpidea aztertu zituenean, eta Galileok, izadiaren behaketa zehaztasunez egiteko neurketak erabiltzen hasi zenean.

Francis Baconek “Triada pedagogikoa”-ren bultzatzaile eta sortzaile izan zen. Bertan ikaslea, hezkuntza eta hezkuntzan erabili beharreko metodoei buruz hitz egin zuen. 


*Ikaslea: metodo enpiristen bitartez, eta era aktibo batean,  ezagutzak bilatu beharko ditu bere esperientzia propioetan oinarrituta.

*Hezkuntza: gertakizun enpiriko baten moduan ikusten zuen. Bertan esperientziaren azpimarraketa egiten zuen, zentzumenen bitartez antzematen zenari garrantzia emanez. Baconen ustez esperientzia zientzia guztietan oinarrituta egon behar da.

*Hezkuntzan erabili beharreko metodoak: metodo zientifiko baten erabileraren beharra, non egindako hipotesi eta teoria guztiak frogatuak izan behar dira mundu naturalean oinarrituz eta arrazoiari pisua kenduz. Hau da, intuizioari bidea ematen.


“La poesía debería ser una ciencia  y la ciencia debería ser poesía” Francis Bacon

No hay comentarios:

Publicar un comentario