Hezkuntza, gure gizarteko
beste edozein arlo sozial modura, izan duen eboluzioa izugarrizkoa izan da. Hezkuntza
tradizionalen teknikak irakaslea esplikazio emaile modura zuen figuran
oinarritzen ziren. Gaur egungo teknikak berriz, ikaslearen motibazioan
oinarritzen dira.
Honen ondorioz
hezkuntzarako bide berriak sortu izan dira. Teknika hauen gehiengoa berriak ez
izan arren, gure esku ditugun baliabide teknologiko edo ez teknologiko berrien
erabilera, ikuspuntu berri batetik ikusteko lenteak ekarri dizkigute.
1- Aula Invertida: Ikasleek
ikasgaiaren gaia eman aurretiko lanean oinarritzen da. Izan ere, ikasleak gai
eman aurretik gaia ikasita edo landuta ekarri beharko dute gelara. Horrela
klasea sortu izan ahal diren galderak erantzuteko erabili daiteke.
2- El metodo del caso: Gertaera
errealak hartzen dira eta taldean ebazpen bat aurkitu behar dute, analisian eta
ikertutako datuetan oinarrituta. Nahiz eta teorian metodo ordenatu bat dirudi,
benetan desordena eta kaosa sortzen da benetako kasu bat ikertzen delako eta
hasierako atalean ikasle bakoitza bere hipotesiak plazaratzen dituelako. Bestetik,
nahiz eta hasiera baten kaosa sortu, metodo egokia da umeekin lantzeko
errealitatean problemak ebazteko prestatzen dituelako.
3- Autoaprendizaje: Kuriositatea
da ikasketaren oinarrizko motibazioa. Motibazioa izanik, ez du sentsu handirik
umeak testu luzeak gogoratzera edo memorizatzera behartu gero testu horren %100
bi minututan ahazteko. Hori dela eta, gakoa ikasleen elekzio askatasunean
oinarritzen da. Hau da, ikasleek aukeratu beharko dute beraiei interesatze
zaien arloan eta bertan aktiboki sakondu.
4- Juegos: Jolasen bitartez
ikastea ez da gaur egungo metodo bat. Jolasen bitartez ikasleak konturatu gabe
ikasten daude. Hori dela eta, edozein adinetako ikaslearentzat zuzendutako
teknika izan daiteke, ikasleak motibazioaren eskutik ikertzen eta frogatzen
ikasten duelako. Teknika honetan, irakasleak erabiliko diren proiektuen
diseinua egin beharko du lortu nahi diren helburuak eta edukiak ondo planteatzeko.
5- Social Media: Aurreko
teknikaren barietate bat da. Izan ere, IKT-en erabileraren bitartez erabili
daitezkeen jolasen erabilpenean oinarritutako teknika berria da.
6- Lectura comentada: Teknika
honetan irakasleak aukeratutako testuaren lanketan oinarritzen da. Hori dela
eta, esan dezakegu teknika hau murriztuena dena dela irakasleak aukeratutako
informazio zehatz batera murriztuta dagoelako.